XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lehenengo, anaerobiko laktikoa, eta gero aerobikoa.

- Transferentzia NEGATIBOA:

- Lehenengo, sistema anaerobiko laktikoa, eta jarraian, alaktikoa landuz gero.

- Lehenengo, bolumen handiko sistema aerobikoa, eta ondoren, anaerobiko laktikoa.

g.- Nekearen kontrako erresistentzia ezagutzeko testak

Kirolariaren maila ezagutzeko, test edo proba orokor eta espezifikoaz balia gaitezke.

Espezifikoak ez diren testak (test orokorrak), txapelketako benetako egoeren antz handirik ez duten probak dira.

Test espezifikoak berriz, bai erabiltzen ditugun energi iturriengatik, bai urruntzen ditugun mugimendu estrukturengatik, txapelketako aktibitateetatik oso hurbil daudenak dira.

Argi izan behar dugu, nekea sortzen duten mekanismoak kirol modalitate bakoitzaren ezaugarriekin guztiz erlazionatuta daudela; eta beraz, kirol bakoitzean burutzen ditugun esfortzu eta gihar aktibitate espezifikoak izango direla nekea sortuko digutenak.

Horrela, ahal den neurrian behintzat, kirolariaren errendimendua baldintzatzen duten alderdi guztien kontrolak eta ebaluaketak, txapelketekin ahalik eta antz handiena duten egoeretan lortutako informazioan oinarrituta egon behar dute.

Hala ere, nekearen kontrako erresistentziaren maila ezagutu ahal izateko, txapelketaren beraren azterketatik edo proposatzen ditugun egoera erreferentzialetatik (test espezialak) lortu ditzakegun informazioez gain, gorputzeko sistema funtzionalen aktibitateari buruzko informazioa ematen diguten indizeez ere baliatu gaitezke.

Adibidez, izaera aerobikoko lanaren erresistentzia maila ezagutzeko erabil ditzakegun indizeak VO2 max.a, minutuko bihotz bolumena, egokitzapen hemodinamiko eta metabolikoak, e.a. dira.

Azken indize hauek zehazki ezagutzeko probak gastu handikoak dira oraingoz (bai diru zein denbora aldetik ere) eta fisiologoen laguntza eskatzen dute.

Eta gehienetan, bakarkako kirol batzuek salbu (korrikalari, txirrindulari...), kirol ezberdinen txapelketaldiko exigentziekin antz gutxi duten laborategiko esfortzuzko probetan nagusiki, zikloergometro eta zinta ergometrikoan oinarrituta egoten dira.

Dena dela, horrenbesteko sofistikazioren beharrik gabe, test orokorretatik jaso dezakegun informazioa ere oso lagungarria izan daiteke kirol askotarako zehatzegia izan ez arren.

Horrela, adibide gisa, nekearen kontrako erresistentzia orokorraren berri jasotzeko erabili ditzakegun bi test agertuko dizkizuegu: